viernes, 27 de enero de 2012

1.FASEA


XX. Mendeko arkitekto esanguratsu batek diseinaturiko lanpara baten azterketa
Arne Jacobsen, Le Corbusier, Alvar Aalto, Frank Lloyd Wright, Gerrit Rietveld, Alvaro Siza...

- Lanpararen azterketa (ideia, planoak, egitura, eraikuntza, argi-itzal estudioa...)
- Lanpararen diseinua arkitektoaren obraren testuinguruan kokatu.
1.ENTREGA
. data: Otsailak 10
. formatoa: 2 x DIN A3

BALENCIAGA ARGITZEN: Lanpara baten eraikuntza



Ikasgaiaren lauhilabeteko honen helburua, objektu baten eraikuntza prozesua hasieratik bukaeraraino eramatean datza. Ideien zirriborroetatik hasi, planoen diseinuakin jarraitu eta prototipo baten eraikuntza burutu arte.

Arkitektoak bere eraikinekin egiten duen moduan, ikasleak lan prozesu berdina jarraituko du, baina kasu honetan, lanpara baten diseinuaren prozesuarekin.

XX. mendeko arkitekto esanguratsu askok lanparak diseinatu izan ohi dituzte. Hauen artean, Arne Jacobsen, Le Corbusier, Alvar Aalto, Frank Lloyd Wright, Gerrit Rietveld, Alvaro Siza... Kurtsoko lehen ariketa moduan, eta lanparen inguruan ezagutza zabaltzeko, arkitektu hauen lan prozesuak aztertuko ditugu eta arkitektu bakoitzaren garaiko arkitektura-testuinguruan ulertzen saiatuko gara.

Lanpararen diseinuaren ispiraziorako, Cristobal Balenciaga (1895-1975) getariar moda diseinatzaile handiaren jantziak izango dira. Bere diseinuetan oinarrituaz, bere lana ulertzen sahiatuko gara. Arkitektura munduan gaudenok, joste teknikak kontrolatu ez arren, arkitekturaren ikuspegitik jostunaren lana ulertzen saituko gara eta Balenciagak, bere diseinuetan textilekin garatu zituen bolumen ezberdinak sortzeko teknikak aztertuko ditugu.

Garaiko moda diseinatzaile handiek Cristobal Balenciagaren lana goraipatzen dute. Hubert de Givenchy-k adibidez, “el arquitecto de la alta costura” bezala definitzen zuen. Christian Dior-ek berriz, “el Maestro de todos nosotros” izan zela zioen. Coco Chanel-ek “Gure artean, bera da benetako couturier bakarra” zela azpimarratzen zuen, hau da, garaiko diseinatzaile handiek ez bezala, Balenciagak hasieratik bukaeraraino soineko bat burutzeko gai zen, diseinatu, moztu, montatu eta josteko trebetasuna zuen. Lan prozesu guztiaren kontrola menperatzen zuen, horregatik modaren arkitektoa bezala ezaguna da.


Moda diseinuak eta Arkitekturak, beraien artean duten erlazio estua dela eta, Balenciagan argitzen proiektua jaio da, getariar diseinatzaile handiaren lana argituko duen proiektua!!!