viernes, 10 de febrero de 2012

01.e_Goldenbell-en bariazioa (Alvar Aalto)

01.e
Ikaslea: Andoni Pombo Aramendi


Aztertutako lanpara: "Goldenbell"-en bariazioa
Arkitektua: Alvar Aalto


Deskribapena:
Lan polita izan da Aaltoren lanean pixka bat murgiltzea berak diseinaturiko lanpara bat aitzakiatzat hartuta. Lanpara aztertzeak arkitektoaren lanari buruz nekiena freskarazi dit eta gauza berriak ikasi. Prozesu horretan, eta hautatu dudan lanpararen berezitasunak direla eta ezaguna ez nuen eraikin bat ezagutzeko parada izan dut. Maison Carré naiz eta ez izan Villa Mairearen ospea, maisuaren arkitekturaren erakusgarri garbia dugu, naturarekiko erlazioa, plano lauak eta kurboak, material ezberdinen erabilera, eraikuntzaren zehaztasuna, altzarien trataera...
Ikus dezakegu, nola kontzeptu konplexu horiek,bai definizioz bai izaeraz, modu xume eta argi batean maisuki adierazteko gaitasuna duen. Sintesi gaitasun hori da hain zuzen ere lana aurkezterakoan adierazi izan nahi dudana. Ahalik eta arinen adierazi azaldu nahi nituen gauza guztiak, elementu gutxi erabili ahalik eta gehien adierazteko. Laburpen eta sintesi ariketa bat bezala ulertu daiteke
Espero dut, neurri txiki batean bada ere, nire nahia lortu izana eta horrela interesaturik dagoenak modu erraz, sinple eta azkar batean Mugimendu Modernoko maisu honen lanpara bitxi honi buruz zerbait gehiago jakitea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario