viernes, 24 de febrero de 2012

MINIMIL-EKO TAILERREAN MURGILDUTA

Gaur minimil markaren lantokia ezagutzeko aukera izan dugu. 
Contxu Uzkudun eta bere alaba Anak, Pasaian kokatzen den tailerreko ateak ireki dizkigute eta beraien egunerokotasunean lanerako jarraitzen dituzten pausuak eta helburuak kontatu dizkigute.
Jostunen hizkuntzara ere gerturatu gara. Koloreak definitzeko garaian, azidoak, partxis koloreak... erabiltzen dituzte. Jantziak diseinatzeko garaian, drapeatzea, pliegeak... Patroiak egiteko garaian kartoiak moztu eta marrazteko kodigo ezberdinak daudela ikusi ditugu, pliegeak markatzeko, kremailerak non doan adierazten dutenak... oihalak mozteko norabideak markatzean... 
Ohial ezberdinak ere ezagutu eta ikutu ahal izan ditugu, horien artean Balenciagak horrenbeste erabili zuen tafeta.
Contxuk, maniki gainean diseinuaren lan prozesu baten adibide bat egin digu.
Gure kurtsoko lanarekin lotuta, argazki batetan erakutsitako Cristobal Balenciagaren soineko baten patroia atera digu momentu batetan! Ikusgarria izan da prozesua:


Arkitektura munduan gabiltzanontzat jantzien diseinu eta eraikuntza prozesuaren mundua ezezaguna izaten dugu. Horregatik, Balenciagaren soinekoen eraikuntza ulertzeko lagungarri izango dugu gaurko bisita hau.


Milesker minimil erakutsitakoagatik!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario