lunes, 20 de febrero de 2012

TYTTI THUSBERG GURE KLASEAN

Aurreko ostiralean Tytti Thusberg moda diseinatzaile finlandiarra izan genuen gure artean. Balenciagaren lana goraipatzeaz gain, gaur egungo kontsumismoaren beste aldean dagoen modaren ikuspegia erakutsi zigun. Finlandian hezia, diseinu iraunkorren eta atenporalen defendatsa egin zigun, hortik, bere azken urte hauetako proiektua, MODA MANTSOA/SLOW FASHION.


Tyttik material birziklatuekin ehunak sortzen ditu. Materialen aukeraketan ikerketa sakon baten ondoren, haiek josiaz textura bereziko ehunak lortzen ditu. 
Bere lanean, materialaren hautaketak ikerketa prozesuan duen garrantzia azpimarratu zigun. 


Gure kurtsoko lanpararen diseinuaren inguruan, materialaren hautaketa ere garrantzitsua da, eta ikerketa prozesuan kontutan hartu beharreko baldintza garrantzitsu bat suarekiko duen jarrera aztertzea dela gogoratu zigun.


Milesker Tytti!!

2 comentarios:

  1. Eskerrik asko Amaia eta ikasleak. Proiektu oso intresgarria da, seguraski emaitza zoragarriak lortuko dituzue!

    ResponderEliminar
  2. Ea hala den eta erakusketa eder bat egiten degun! ; )

    ResponderEliminar