viernes, 2 de marzo de 2012

LANPAREN INGURUAN HITZALDIA

Gaurko klasean, hitzaldi ederra eta oso interesgarria eskeini digute Santos Bregaña diseinatzaileak eta argiztapenean espezialista den Mikel Setien-ek. 

Mikelek zioen moduan, lanpararen diseinua argiaren nukleoa jaztean datza, eta ariketa hau horrela ulertu behar dugu. Oso lagungarri izango ditugu erakutsi dizkigun lanpara eta argiztapen adibideak, baita jaso ditugun aholku teknikoak.


Santos Bregañak berriz, Atelier Laia estudioaren izenpean egindako lanak erakutsi dizkigu. Bere lan prozesua eta diseinurako ikuspegia kontatuaz. Proiektu batetan baldintzak ezartzearen alde onak ikusten erakutsi digu eta argi utzi digu diseinu on bat burutzeko ezinbestekoa dela proiektua erronka moduan hartzea.

Hemendik aurrera lanpararen diseinuan murgiltzen hasiko gara eta hitzaldi honek energiaz kargatu gaitu gure lanparen diseinuari aurre egiteko.

Eskerrik asko biei eskeinitako klaseagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario