miércoles, 28 de marzo de 2012

Ostiralean, Miren Arzalluz gurekin

Ostiral honetarako Miren Arzalluz gonbidatuko dugu klasera, Getariako Cristobal Balenciaga Museoa-ren edukien arduraduna eta Balenciagaren inguruan ikerketa zabala egin duen historiagilea. 
Balenciaga diseinatzaile eta jostunaren jantzien inguruan azalpen interesgarriak egin zizkigun bere egunean Museo bisitatu genuenean, eta orain gure txanda da, gure proiektuen nondik norakoak azalduko dizkiogu. Aukera ezinhobea izango da bakoitzak bere jantziaren inguruan egindako hausnarketa azaldu eta bere iritziekin kontrastatzeko. Horretarako, ikasle bakoitzak aurkezpen labur bat prestatu beharko du:


klase ordua: 11:30-14:30
tokia: Hasiera batetan S3 gelan, sotoan.  
(bertan ez bagaude begiratu badaezpada 3.1 gelan)




AURKEZPENAREN BALDINTZAK:
- Aurkezpenaren helburua, lanparen diseinurako aukeratu ditugun jantziaren ardatz nagusiak zuzenak direla errepasatzea da. 
Ikasle bakoitzak gehienez 5min. aurkezpena egingo du. Ezinbestekoa da laburra eta zehatza izatea, 2 ordutan zehar jantzi guztiak ikusiko bait ditugu.
- Formatoa: JPG, PDF edo PowerPoint formatoan. Gure Dropbox helbidera igo ditzazkezue artxiboak, horrela denbora aurreztuko degu. Blog-ean igota dezuena ere erabiltzeko aukera izan dezakegu. 
- Aurkezpenaren lehen irudiak jantziaren argazkiak eta informazio originala izatea eskatzen da, Mirenekin batera ikusi, ulertu eta ondorengo irudietan zuek puntuak azaltzeko.
- Bakoitzak jantziaren inguruan dituen dudak aurkezpenean jartzea gomendatzen da, horrela Mirenen laguntza hobeto aprobetxatuko degu.


Gogoratu, aurreko egunean komentatu genuen moduan, proiektu bakoitzaren inguruan  textu bat idatzi behar bagenu. Textu berdina izan beharko luke jantzia aurrean degula jantzia ulertzeko eta lanpara aurrean izango bagenu, lanpara ulertzeko. Ahalik eta puntu berdin gehiago eduki lanpara eta jantziaren artean, hobe! 
Animatu ostiralerako textu hori burutzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario