martes, 26 de junio de 2012

Erakusketa proposamena Balenciaga Museoan

Uztailak 4ean Balenciaga museoko arduradunei erakutsiko diegu gure kurtsoko lana, erakusketa posible baten inguruan eztabaidatzeko. Horretarako beharrezkoa da bakoitzak bere lanpara eta soinekoaren sintesia aurkezten duen power point bat egitea. Hiru diapositiba dituen plantila bete behar da, ez duenak eska diezaiola astearteko bileran egondako norbaiti. Aurkezpena gaur bukatzeko asmoa daukagu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario