miércoles, 18 de julio de 2012

ERAKUSKETARAKO DISEINUA LANTZEN...

Balenciagaren soinekoa 1961 / "The Mirror of Realisation" Michelangelo Pistolleto


Erakusketako diseinuaren oinarri nagusiak finkatu ditugu aste honetan. Goiko bi irudien arteko loturan inspiratzen den mobiliarioa diseinatuko dugu... 
Pentsatzen joan! Datorren asterako ideia zehatzak behar ditugu!


Uztailak 24, asteartean, diseinuaren planoak eta prototipoen frogak egiteko bilduko gara. Ideia, lanegun intensiboa egitea da, ahal degun eta jende gehienen artean bildu eta lana aurreratu, horrela gure artean egun gutxiagotan gelditu ahal izateko.


- Ordua: goizeko 10:00-etatik aurrera...
- Tokia: 3.pisuko tailerrean.
- Ekarri beharrekoa: planoak egun nahi dituenak, ordenagailua. Maketak egin nahi dituenak, kartoiarekin lan egiteko behar izaten den herramienta (cuter-a, goraizak, kartoi ezberdinak, kola...)


Eskolan bertan bazkaldu eta lanean jarraitzeko asmoa dago. Mesedez, bakoitzak komentario moduan jarri dezala ea asteartean agertuko den eta hala bada zertan aritzeko asmoa duen... 

4 comentarios:

  1. Nik, Naikare Sobrón, joateko asmoa dut eta nahiago nuke maketekin ibiltzea.

    ResponderEliminar
  2. Ba nik printzipioz, prototipoaren montajean arituko ninzateke, baina bestela ere beste edozein lanetan ibiliko nintzateke. Ordenagailua eta ahal dudan materiala eramango dut.
    Atzo bidali nuen Arquimañara metakrilatozko piezen artxiboa eta astearterako prest egongo dira problemarik gabe.

    ResponderEliminar
  3. Aupa! Mikel naiz, ni 10:40-tan helduko naiz

    ResponderEliminar
  4. Aupa! Ni ere bihar joango naiz, baina baita pixkat berandu iritsiko naiz!

    ResponderEliminar