miércoles, 4 de julio de 2012

UZTAILERAKO EGINBEHARRAK

Gaur goizean, Cristobal Balenciaga Museoan izan gara kurtsoan egindako lan prozesua eta emaitzak bertako arduradunei erakusten. Aurkezpena gustokoa izan dutela dirudi, ondorioz, lauhilabete honetan egindako lana nolabait ezagutzera eman dadin, museoan bertan erakusketa bat antolatzeko proposatu digute...
Aukera ezinhobea kurtsoa borobil bukatzeko!!!

Milesker kurtsoa aurrera eramaten lagundu diguten gonbidatu guztiei! 
(Miren Arzalluz, Tytti Thusberg, Minimil, Santos Bregaña eta Mikel Setien...)




Beraz, datozen hilabeteetako badugu lana. Hau izango litzateke datozen egunetarako planning-a: 


Uztailak 10 (asteratea):
Ikasle bakoitzak bere lanaren "autokritika" bat egin beharko du bere lanpara, dagoen moduan, erakusketara eramateko moduan ikusten duen ala ez. Eta hobetu behar duen kasuan, ea zein aspektutan hobetuko lukeen adierazi beharko du (materiala aldatuz, diseinua zertxobait aldatuz...). 
Guzti honen balorazio ekonomiko bat egitea eskatzen da, diru laguntza bat eskatu ahal izateko. Horretarako, diru-laguntzan interesatua dagoen ikasle bakoitzak txosten bat prestatu beharko du A4 formatuan, bertan bere lanpara deskribatuz eta aurrekontua ahalik eta zehatzena eginaz. Diru laguntza hau, lanpara berreraikitzen edo hobetzen laguntzeko bakarrik litzateke.
Nahi duenak, datorren asteartean 11:30tan eskolara gerturatu eta txostena zuzenean neri entregatzeko aukera izango du eta bestela balenciagaargitzen@gmail.com helbidera bidali dezakezue.

Uztailak 17 (asteartea):
11:30tan tailerrean bilduko gara. Erakusketaren diseinuan pentsatzen joateko ardatzak erabakiko ditugu eta udan lanaren banaketa egingo dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario