viernes, 24 de febrero de 2012

MINIMIL-EKO TAILERREAN MURGILDUTA

Gaur minimil markaren lantokia ezagutzeko aukera izan dugu. 
Contxu Uzkudun eta bere alaba Anak, Pasaian kokatzen den tailerreko ateak ireki dizkigute eta beraien egunerokotasunean lanerako jarraitzen dituzten pausuak eta helburuak kontatu dizkigute.
Jostunen hizkuntzara ere gerturatu gara. Koloreak definitzeko garaian, azidoak, partxis koloreak... erabiltzen dituzte. Jantziak diseinatzeko garaian, drapeatzea, pliegeak... Patroiak egiteko garaian kartoiak moztu eta marrazteko kodigo ezberdinak daudela ikusi ditugu, pliegeak markatzeko, kremailerak non doan adierazten dutenak... oihalak mozteko norabideak markatzean... 
Ohial ezberdinak ere ezagutu eta ikutu ahal izan ditugu, horien artean Balenciagak horrenbeste erabili zuen tafeta.
Contxuk, maniki gainean diseinuaren lan prozesu baten adibide bat egin digu.
Gure kurtsoko lanarekin lotuta, argazki batetan erakutsitako Cristobal Balenciagaren soineko baten patroia atera digu momentu batetan! Ikusgarria izan da prozesua:


Arkitektura munduan gabiltzanontzat jantzien diseinu eta eraikuntza prozesuaren mundua ezezaguna izaten dugu. Horregatik, Balenciagaren soinekoen eraikuntza ulertzeko lagungarri izango dugu gaurko bisita hau.


Milesker minimil erakutsitakoagatik!!!

miércoles, 22 de febrero de 2012

2.FASEA_ematearen data aldaketa

02.e_ENTREGA DATAREN ALDAKETA

. data: Martxoak 2
. formatoa: 2 x DIN A3
. miniatura maketa



OSTIRALEKO KLASE ORDUTEGIA:
10:00tan klasea hasiko dugu. Jantzien azterketak nola doazten ikusiko ditugu eta aurreko egunean lortu genituen kortxoak pintatuko ditugu bertan material transluzido ezberdinak zintzilikatzeko intentzioarekin:

        - Ikasle bakoitzak, adibide moduan 2-3 material trasluzido ekarri beharko ditu.
        - 2-3 pertsona, kortxoak pintatzeko prest etorri beharko dute (animatzen dena komentario moduan egin dezala sarrera bat). 
        - Pintatzeko produktuak bertan izango dira.

12:30tan minimil tailerra ikusteko zita dugunez, 12:20tan Pasaian geldituko gara. (Euskadi Etorbidea 53 eraikinean)

OSTIRALEAN minimil-era

Modaren munduak nola funtzionatzen duen gehiago ezagutu ahal izateko,  ostiral honetan Pasaian kokatzen den MINIMIL tailerra bixitatzeko aukera izango dugu.
Arropa marka honek, Contxu Uzkudun eta bere alabek sortu zuten. Bertan, jantziak eta osagarriak diseinatzen dituzte ondoren bere denda propioetan saltzeko, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Valencian.
Minimilek, Cristobal Balenciagaren inguruan egin den "Euskadin moda zapore" erakusketarako egindako jantzi proposamena

lunes, 20 de febrero de 2012

TYTTI THUSBERG GURE KLASEAN

Aurreko ostiralean Tytti Thusberg moda diseinatzaile finlandiarra izan genuen gure artean. Balenciagaren lana goraipatzeaz gain, gaur egungo kontsumismoaren beste aldean dagoen modaren ikuspegia erakutsi zigun. Finlandian hezia, diseinu iraunkorren eta atenporalen defendatsa egin zigun, hortik, bere azken urte hauetako proiektua, MODA MANTSOA/SLOW FASHION.


Tyttik material birziklatuekin ehunak sortzen ditu. Materialen aukeraketan ikerketa sakon baten ondoren, haiek josiaz textura bereziko ehunak lortzen ditu. 
Bere lanean, materialaren hautaketak ikerketa prozesuan duen garrantzia azpimarratu zigun. 


Gure kurtsoko lanpararen diseinuaren inguruan, materialaren hautaketa ere garrantzitsua da, eta ikerketa prozesuan kontutan hartu beharreko baldintza garrantzitsu bat suarekiko duen jarrera aztertzea dela gogoratu zigun.


Milesker Tytti!!

miércoles, 15 de febrero de 2012

BALENCIAGA MUSEOAN...

Pasa den ostiralean Getariako Balenciaga Museoa goitik behera ikusteko eta ikasteko aukera izan genuen. 
Lanpararen diseinurako erreferentzi bezela erabiliko ditugun jantzien nondik norakoak ulertzeko fasean gabiltza... 
Milesker Miren jantzien inguruan egindako bisita gidatuagatik!!


Hemen taldea:


lunes, 13 de febrero de 2012

TYTTI THUSBERG DISEINATZAILEAREN LANA EZAGUTZEKO AUKERA

Datorren ostiralean, otsailak 17, Tytti Thusberg diseinatzaileak bere lan prozesua kontatuko digu klasean.
Klase ordua aurreratzen da: 10:00 - 13:00
seatbelt bag: birziklatutako segurtasun uhalekin egindako poltsak


01.e_Ambar Lanpara (Richard Rogers)

01.e
Ikaslea: Xabier Polledo Arrizabalaga
Lanpara: Ambar Lamp
Arkitektoa: Richard Rogers
Urtea: 2007


Jostunen kontuak...

Cristobal Balenciagakin lan egin zuten jostunen kontuak... 


(Bideoa: Cristobal Balenciaga Museoa, http://www.cristobalbalenciagamuseoa.com)

sábado, 11 de febrero de 2012

01.e_Fil lanpara (Alvaro Siza)

01.e
Ikaslea: Ekaitz Cachorro 


Lanpara: Fil lanpara
Diseinatzailea: Alvaro Siza




01.e_AJ lanpara (Arne Jacobbsen)

01.e
Ikaslea: Nerea Larrinaga Martinez


Lanpara: AJ lanpara
Diseinatzailea: Arne Jacobsen
Urtea: 1957


ERREFERENTZIA

ALTA COSTURA LANPARA
Ekoizlea:   Metalarte
Diseinatzailea:  Josep Aregall
Urtea:  1992
Materialak:  PVC/Metala
Prezioak:  220€/660€/760€
Modeloak:  Alta Costura F (326904700), G13 2 x 30W, 50cm x 50cm x 260cm
                    Costura F (326704700), G13 2 x 18W, 50cm x 50cm x 220cm
                    Talla 6 F (327604700), G13 30W, 50cm x 50cm x 165cm
Ikaslea: Andoni Pombo Aramendi



ARTIKULUA

NON:        EL PAIS
DATA:      2012 OTSAILAK 10


¿POR QUÉ BALENCIAGA SIGUE INFLUYENDO EN LA MODA 40 AÑOS DESPUÉS?
Miren Arzalluz nos da algunas claves para comprender por qué las colecciones de verano están plagadas de referencias al modisto.
A la izquierda desfile de Jason Wu PV 2012, a la derecha vestido de Balenciaga de 1963 (actualmente en el Museo Balenciaga).
http://smoda.elpais.com/articulos/balenciaga/950

viernes, 10 de febrero de 2012

01.e_Goldenbell-en bariazioa (Alvar Aalto)

01.e
Ikaslea: Andoni Pombo Aramendi


Aztertutako lanpara: "Goldenbell"-en bariazioa
Arkitektua: Alvar Aalto


Deskribapena:
Lan polita izan da Aaltoren lanean pixka bat murgiltzea berak diseinaturiko lanpara bat aitzakiatzat hartuta. Lanpara aztertzeak arkitektoaren lanari buruz nekiena freskarazi dit eta gauza berriak ikasi. Prozesu horretan, eta hautatu dudan lanpararen berezitasunak direla eta ezaguna ez nuen eraikin bat ezagutzeko parada izan dut. Maison Carré naiz eta ez izan Villa Mairearen ospea, maisuaren arkitekturaren erakusgarri garbia dugu, naturarekiko erlazioa, plano lauak eta kurboak, material ezberdinen erabilera, eraikuntzaren zehaztasuna, altzarien trataera...
Ikus dezakegu, nola kontzeptu konplexu horiek,bai definizioz bai izaeraz, modu xume eta argi batean maisuki adierazteko gaitasuna duen. Sintesi gaitasun hori da hain zuzen ere lana aurkezterakoan adierazi izan nahi dudana. Ahalik eta arinen adierazi azaldu nahi nituen gauza guztiak, elementu gutxi erabili ahalik eta gehien adierazteko. Laburpen eta sintesi ariketa bat bezala ulertu daiteke
Espero dut, neurri txiki batean bada ere, nire nahia lortu izana eta horrela interesaturik dagoenak modu erraz, sinple eta azkar batean Mugimendu Modernoko maisu honen lanpara bitxi honi buruz zerbait gehiago jakitea.


Balenciaga inguruan BIBLIOGRAFIA

01.L
Izenburua:   CRISTOBAL BALENCIAGA. La forja del Maestro (1895-1936)
Egilea:         Miren Arzalluz
Editoriala:    Nerea
ISBN:            978-84-96431-50-8
Liburu honetan, Miren Arzalluz- historiagileak, Balenciagaren ibilbidea aztertzen du gerra zibila aurreko urteetan.

2.FASEA: BALENTZIAGAREN JANTZI BATEN AZTERKETA


2.e
Cristobal Balenciaga diseinatzailearen jantzi zehatz batzuk aztertuko ditugu. Talde bakoitzak soineko bat aukeratu beharko du. 
(Aukeraketa blog bitartez egingo da. Mesedez, saiatu soineko bakoitza bi taldek baino gehiagok ez aukeratzea!!)
Soinekoak aztertzerako garaian, ondorengo puntuak ulertzen saiatuko gara:

- historia eta testuingurua
- jantziaren eraikuntza prozesua (diseinua: idea, patronajea, moztea, montaketa eta jostea)
- gorputzarekiko erlazioa, bolumen eta mugimenduaren azterketa

2.ENTREGA
. data: Otsailak 24
. formatoa: 2 x DIN A3
. miniatura maketa



SOINEKOAREN AUKERATZEA:


01_Zeta beltzezko tafetaz eginiko gaueko berokia, 1935


02_Beltz eta boli koloreko satinez egindako gaueko soinekoa, 1939


03_Napoli gros berdez egindako soinekoa, tul mekanikoz egindako ehun gardena eta kolore bereko Napoliko grosez egindako gona-gainekoa dituena, 1956

04_Boli koloreko zetazko tafetaz egindako baby doll soinekoa, hainbat gorri eta fuksia tinutako lore estanpazioak dituena, 1958 

05_Soineko beltza 1962




06_Manga zabaldun soineko beltza 1964


07_Urdin anil koloreko zetazko gazarrez egindako gaueko soinekoa, 1965


08_Soineko beltza 1967




09_Boli koloreko gazarrez egindako ezkontza soinekoa eta burukoa, 1968


10_Artile laranjazko krepoiz egindako eguneko soinekoa, 1968


11_Pavo real soinekoa


12_Bururainoko soineko beltza


13_Manga beltzeko soinekoa


14_Shantung urdin eta beltz litsdunez egindako gaueko soinekoa, 1957

15_Zeta urdineko tafetaz egindako koktel soinekoa, zeta urdineko parpailaz egindako ehun gardenaz osatua, 1957

01.e_Radial light (N. Foster)

01.e
Ikaslea: Marta Eugui

Lanpara: Radial light
Diseinatzailea: Norman Foster

Hona hemen egin beharreko lanaren bi artxiboak, esan bezala Norman Fosterren Radial Light lanpara aztertu egin dut.

Klasean jarritako adibideak eta nirearen artean desberdintasun nabarmena dago, ez bakarrik diseinu aldetik, baizik eta produkzio mailaren aldetik, Alvar Aaltok lanparak, ateak, mahaiak...espreski etxe edo eraikin jakin baterako egiten zituen, baino nire kasuan hautatutako lanpara enpresa baten bitartez eraiki eta saldu egingo da erosteko prest dagoen edonori, lehenengo adibidean esandakoa ez bezala esklusibotasun guztia galduz, hori dela eta, arkitekto eta diseinuaren arteko erlazio hori ezartzean eraikinetan erabilitako teknikak, materialak, funtzionalitatea... eta lanparak dituen ezaugarri berdinen arteko parekatzea hartu da oinarritzat eta ez hainbeste lanpara eta bere kokapen zehatzaren arkitekturaren arteko erlazioa.




01.e_Flamingo lanpara (Alvaro Siza)

01.e
Ikaslearen: Aiora Astiz


Lanpara: Flamingo
Diseinatzailea: Alvaro Siza



01.e_Coderch lanpara (Jose Antonio Coderch)

01.e
Ikaslea: Ioar Cabodevilla


Lanpara: Coderch lanpara
Diseinatzailea: Jose Antonio Coderch
Urtea: 1957


01.e_Beehive lanpara (Alvar Aalto)

01.e
Ikaslea: Lilia Aizkorbe


Lanpara: Beehive lanpara
Diseinatzailea: Alvar Aalto

01.e_Hand Grenade (Alvar Aalto)

01.e
Ikasleak: Josune Rodriguez + Itziar Ibarrondo


Lanpara: Hand Grenade
Diseinatzailea: Alvar Aalto