miércoles, 28 de marzo de 2012

ERAKUSKETA. MARRAZKETAREN DOTOREZIA

Erakusketa:              "MARRAZKETAREN DOTOREZIA" Parisko kronika.
                                    Carlos Sáenz de Tejada. 16/03/2012 - 27/05/2012
Data:                            Martxoaren 16tik maiatzaren 27ra
Erakusketa-lekua:     Aldamar jauregia. Cristobal Balenciaga Museoa, Getaria.

Ostiralean, Miren Arzalluz gurekin

Ostiral honetarako Miren Arzalluz gonbidatuko dugu klasera, Getariako Cristobal Balenciaga Museoa-ren edukien arduraduna eta Balenciagaren inguruan ikerketa zabala egin duen historiagilea. 
Balenciaga diseinatzaile eta jostunaren jantzien inguruan azalpen interesgarriak egin zizkigun bere egunean Museo bisitatu genuenean, eta orain gure txanda da, gure proiektuen nondik norakoak azalduko dizkiogu. Aukera ezinhobea izango da bakoitzak bere jantziaren inguruan egindako hausnarketa azaldu eta bere iritziekin kontrastatzeko. Horretarako, ikasle bakoitzak aurkezpen labur bat prestatu beharko du:


klase ordua: 11:30-14:30
tokia: Hasiera batetan S3 gelan, sotoan.  
(bertan ez bagaude begiratu badaezpada 3.1 gelan)




AURKEZPENAREN BALDINTZAK:
- Aurkezpenaren helburua, lanparen diseinurako aukeratu ditugun jantziaren ardatz nagusiak zuzenak direla errepasatzea da. 
Ikasle bakoitzak gehienez 5min. aurkezpena egingo du. Ezinbestekoa da laburra eta zehatza izatea, 2 ordutan zehar jantzi guztiak ikusiko bait ditugu.
- Formatoa: JPG, PDF edo PowerPoint formatoan. Gure Dropbox helbidera igo ditzazkezue artxiboak, horrela denbora aurreztuko degu. Blog-ean igota dezuena ere erabiltzeko aukera izan dezakegu. 
- Aurkezpenaren lehen irudiak jantziaren argazkiak eta informazio originala izatea eskatzen da, Mirenekin batera ikusi, ulertu eta ondorengo irudietan zuek puntuak azaltzeko.
- Bakoitzak jantziaren inguruan dituen dudak aurkezpenean jartzea gomendatzen da, horrela Mirenen laguntza hobeto aprobetxatuko degu.


Gogoratu, aurreko egunean komentatu genuen moduan, proiektu bakoitzaren inguruan  textu bat idatzi behar bagenu. Textu berdina izan beharko luke jantzia aurrean degula jantzia ulertzeko eta lanpara aurrean izango bagenu, lanpara ulertzeko. Ahalik eta puntu berdin gehiago eduki lanpara eta jantziaren artean, hobe! 
Animatu ostiralerako textu hori burutzen!

viernes, 23 de marzo de 2012

3. e: ideien katalogazioa
Xabier Polledo Arrizabalaga



3. e
Nahikare Sobrón Aranzabal
Irune Muñoz Gartzia




3. e
Ekaitz Cachorro Puente








3.e.
Ikaslea: Nerea Larrinaga Martinez



3e. Jon Barandika Dani Aragon



Ikaslea: Mikel Hervas




3.e.
Ikaslea: Ioar Cabodevilla



3e. ikaslea: Lilia Aizkorbe



3e. Ikasleak: Itziar Ibarrondo eta Josune Rodriguez




3.e. Ikaslea: Marta Eugui Ramos


3.e 

Ikaslea: Aiora Astiz

Testuingurua

Analogiak

Materialak

jueves, 22 de marzo de 2012

martes, 20 de marzo de 2012

3.e_EMATEAREN AURKEZPEN PUBLIKOA


Ostiral honetan, Martxoak 23, hirugarren fasearen ematea degu. 
Bertan, lanpararen diseinuan erabiliko diren ardatz nagusiak argi eta garbi azaldu behar dute. Ostiraleko klasean, bakoitzaren lanaren aurkezpen publikoa egingo degu ardatz horiek denon artean eztabaidatu ahal izateko... 
Aurkezpena digitalean izango da eta blog-aren bitartez egin dezakegu. Nahi duenak, powerpoint formatoa ere erabili dezake.
klasea: 603 gelan (sotoan)

sábado, 17 de marzo de 2012

jueves, 15 de marzo de 2012

3. FASEA_LANPARA IDEIAREN GARAPENA


3.e
Aukeratutako Balentziaga jantzian ispiratutako lanpara ideiaren garapena. Lanpara, bere erabilerari dagokionez, malgua izango da, zintzilikagarria izan beharko du, baina era berean, lurrean ezarri daitekeen diseinu bat izango da.

- Testuingurua eta erabilera baldintzen zehaztea
- lanpararen eraikuntza prozesuan erabiliko diren Balentziaga jantziarekin analogiak edo erreferentzi puntuen detektatzea eta deskribapena
- zirriborroak: bolumena, egitura eta argi-itzalaren azterketa
- material aukeraketa

3.ENTREGA
. data: Martxoak 23
. formatoa: 3 x DIN A3
. materialen muestrak DIN A3 oinarrian
(Lanpara eta argiztapenaren inguruan izan genuen hitzaldiaren irudiak dropbox-ean aurkitu daitezke)


02.e_Balenciaga soinekoaren azterketa


02.e
Ikasleak: Ekaitz Cachorro Puente
Soinekoa:Artile laranjazko krepoiz eginiko eguneko soinekoa (C.Balenciaga 1968. urtea)