miércoles, 18 de abril de 2012

LANPARAK EGITEKO WORKSHOP-A

Asteburu honetan, Bartzelonako FAB LAB-ean, kartoizko lanparen diseinuan oinarritzen den workshop bat egongo da. Laser bidezko ebaketaren teknika erabiliko da.
Info gehiago hemen: FAB LAB



BALENCIAGARI ESKEINIRIKO ASTEA

Aste hau Cristobal Balenciagari eskeiniko dio FNAC-ek.
Ekitaldi eta hitzaldi ezberdinak egongo dira diseinatzailearen inguruan.

lunes, 2 de abril de 2012

JANTZIEN EZAUGARRIAK ERREPASATZEN...

Pasa den ostiralean, Cristobal Balenciaga Museotik etorri zen Miren Arzalluz-ekin batera ikusi genituen gure lanen nondik norakoak. 
Lanparen diseinuetan ispirazio moduan erabiltzen ari garen Balenciagaren jantzien hautaketan ikusi ditugun puntu eta ezaugarri nagusiak berarekin errepasatu genituen banan banan... Era berean, Mirenek jantzi bakoitzeko duen ikuspua erakutsi zigun eta datu zehatzak eman ere.
Ondorio moduan, eta lantegiarekin gogotsu lanean jarraitzeko, bere ikuspuntutik horren urrun ez gabiltzala ikusteko balio izan digu bere bisitak.
Milesker Miren!!