jueves, 24 de mayo de 2012

4e_Jon Barandika + Daniel Aragon

Proiektuaren bilakaera.

01 Lanpara baten analisia:


02 Balenciaga eta jantziaren analisia:



03 Lanpararen lehenengo abiapuntuak:



04 Lanpararen azkenengo emaitza:

05 Lanpara eta soinekoaren arteko testua:


martes, 22 de mayo de 2012

4e_Xabier Polledo Arrizabalaga



TESTUA:


Balentziaga Kontzeptua. Kontzeptu Elegantea. Sinpletasunaren Elegantzia.


     _Balenciaga kontzeptualizatuz


Balentziagaren ekarpen nabarmena dogu elegantziaren berrirakurketa kontzeptuala emakumearengan. Elegenatzia kontzeptuala dogu hau, emakumea jantzi baino gehiago egiten dauana, emakumea hito bilakatzea. Diseinuak, beraz, elegantzia kontzeptual hau era zuzen batean berrirakurri da, Balenciaga ideien katalogazio, zatikatze eta osotasun baten legepean hito bat bilatzea: argitasunaren presentzia. 

Emakumea dogu Balentziagaren intentzioen foku oro, emakumearen kontzeptua jorratzea, beraz, ezinbestekoa da diseinuan. Balenciagaren elegantzia kontzeptuak emakumearen formak estaltzea eban helburu, emakumea baita diseinua daramana, eta ez alderantziz. Hala ere, emakumea bera da diseinua eramateaz eta harro erakusteaz arduratuko dauana, beraz, emakumearen figura intuitu egiten da diseinuaren hainbateko ezaugarrien artean. Emakumea, beraz, egitura bilakatzen da proiektazio prozeduran, diseinua eutsi egingo dauan ardatz bertikala. Balenciaga diseinua ardatz horretan zehar jarri izanen da.

Bolumena da Balenciaga-elegantzia kontzeptuaren gako nabarmen bat. Bolumen honek emakumearen formak estaliko dauz mugimendua eta doigarritasuna lortzearren. Bolumena forma geometriko sipleen arteko maklaketa eskultoriko batean datza, emakumearen gainean egindako zertzelaketa baten modura ulertuta. Bolumen sinple honek argitasunaren biltura izango da , zeina doigarritasuna eta mugimenduen askatasuna bermatuko dauan.

Patronaiaren teknikaren garapena eta gaitasuna da Balenciagari maisu bilakatu ebana. Bere maisutasunare gako nagusiena patronaiaren sinpletasunarekin lortu dakikean bolumetria zein diseinu askatasun maila gorenak aztertzea zan, hots, patronaiaren sinpletasunarekin, bere diseinatze prozesuan parte hartzen daben gainontzeko kontzeptuerin batera lan egitean, lortzen diran emaitza eskultoriko eta konplexuak lortzea. Patroia era egokian joskuntza teknika egokiarekin tratatu ezkero itsumustuko formak lortzera bideratzen gauguz. Patroiek, beraz, forma geometriko bakunekin diseinu konplexuak lortzea bideratzen dabez.

Ehunaren arkitektura deritzona Balenciagaren diseinuen eraikitze zergatiaren egiak justifikatzen dauz. Kontzeptu hau argitzean Balenciaga teknikak sinbiosi esanahia hartzen dau: ezin daiteke Balenciaga Bolumetria ulertu Patronaia eta Telaren Arkitektura kontutan hartu gabe; ezin daiteke Patronaia ulertu Telaren Arkitektura eta Bolumentria ulertu gabe, eta azkenik, ezin daiteke Balenciaga Bolumetria zein Patronaia emon Telaren Arkitektura barneratu gabe. Balenciagaren obrari borobiltasuna emongo dion azken kontzeptua ehungintzan egindako ikerkuntzan datza. Bere diseinu utopiak errealitate bilakatzeko tela erresistente ea semi-autoportanteen bilakuntzara bideratu eban. Bere diseinuak egia bihurtzeko, diseinuan erabili beharreko ehunak erresistentzia haina eduki beharko dau sinbiosian egon ahal izateko. Bere ehungintza ikerketen sintesi modura, esan daiteke goi maialko ehunen eta ehun normal baina erresistenete, eta nola ez, duinak ere izan daitekean ehun ohikoekin nahasten ebazan. Diseinuan, beraz, material ohikoez eginda egon daiteke, baiana elegantziari eta duintasunari uko egin gabe. Ehunaren materialtasunak, gainera, diseinuaren exagerazio puntua emoten deutso, bolumenaren eta ehunaren matize oro bilduz.

Kolore Beltza da diseinuaren puntu garrantzitsua, elegantziari lotutako kolorea izanik, Balenciaga diseinuaren distintiboa dan elegantzia irudikatzen dau.

Lotura puntuala da diseinuari bateragarritasun bat emoten deutson elementua. Diseinuan patroi eta bolumen oro lotura puntu bakar batean lotzen dira, emakumearen egitura-ardatzarekin bat eginez. Lotura hau izanen da diseinua eta egitura batu egingo dauan kontzeptua.

Eskultorikotasuna, presentzia, hitoa... jorratzen dabe Balenciaga obrek; ikusiak izateko erabileretarako pentsatuta daudenetz. Diseinuak, beraz, presentzia hori ere bermatuko dau erabilera desberdinak bereganatuz, Irudi bat sortuz.

LAMINAK:



PANEL KONTZEPTUALA:



PROIEKTAZIO PROZEDURA OSOA:

Lanpara baten analisia:


Berokiaren analisia:

Berokia eta lanpararen arteko lotura: 



4e_Mikel Hervas Trancho

Lamapararen prototipo hau papel mache-arekin egin dut.
Puxika bat erabili dut egiturarako eta papera eta kolarekin egin dut materiala. Azkenean spray urdinarekin margotu dut.
Bonbilaren egitura alambrearekin eginda dago.

4e_Aiora astiz

TESTUA:



LAMINA:

MUNTAIA:

 


 ARGAZKI BATZUK







Emaitza definitiboa:


4e_Marta Eugui Ramos

  TESTUA:




LAMINA:












4e_Itziar Ibarrondo eta Josune Rodriguez




lunes, 21 de mayo de 2012

4e_ Irune Muñoz García _ Naikare Sobrón Aranzabal




Kolore ilunak presentzia osoa du diseinuan, dotorezia ematen diolarik.
Formak geometrikotasuna du, baina aldi berean organikotasunaren adierazle da lore baten antza hartuz. Lorearen erlazio hori, sortzen diren kapa hoietan antzematen da. Kapa hauek, lurrerantz zabaltzen doaz, beranzko noranzkoa emanez.
Mugimenduaren arabera osagai desberdinek ardatz anitzak sortzen dituzte.
Gainera, dena lotzen da gorputzaren goiko aldean diseinuaren gune esanguratsuena delarik. Izan ere, gorputza arima jasotzen du bestelako guztia eutsiz.

4e_ Uxoa Etxarri Errekondo


Besarkatzaile da, barnekaldearen intimotasuna errespetatzen duelarik. Ez dago oso argi nola eusten den, goiko zatia behekoaren jarraipena ote? Ezetz dirudi, baina horren loturik daude ezin izan litezkeela  lehengai ezberdineko. Guztiz argi dagoena atzekaldeko zatiaren independentzia da, nahiz gainontzekoaren osagai izan, ez du garrantzia zein indar berdina, besarkadaren osagarri da, baina ez parte. Besarkatua denak, ordea, ematen dio azken itxura, kutsua, erabilera...Lotsatia dirudien harren ikusia, begiratua, miretsia nahi du izan.

4e_ Andoni Pombo Aramendi



Emakumearen lagun, iluntasunaren etsai, keinu soil batek deskribatzen du, xume bezain aberats, ulerterraz eta argi. Argi bezain argitsu, bere koloreak edonor erakartzen du, edozein leku bete lezake, edonor harrituko luke. Alai, itxura eta izaeragatik. Uhalak besarkaturik aske da. Bere geldotasunean, mugimenduan dirau, geldirik dago, bai, baina ez dirudi. Grabitatea dago beregain, baina ez da nabari. Kontraesan gehiegi, guztiak dira ordea zilegi.

Emakumearen lagun, iluntasunaren etsai …



Ebaketan ikusten da argi eta garbi lanpara eta soinekoaren arteko lotura. Soinekoaren trazak eta eraikuntza lanparara eraman nahi izan dira. Keinu soil eta azkar bat dago bai soinekoa eta baita lanpararen atzean ere. 

Hasieratik sartzen da beraz materiala jokoan. Beharrezkoa da grabitatearen eragina jasaten duen material bat erabiltzea, baina ez gehiegi ere, ebaketaren forma mantentzeko modukoa. Plastiko mota ezberdin ugari probatu ondoren, 2mm PVC laminak hautatu izan dira, besteak beste plastikozko tiraz eginiko ate industrialetan edo negutegiak estaltzeko erabiltzen den gaia da.


Ebaketa garatu den modura, altxaera ere landu da. Ebaketak  soinekoa eta elementuaren artean ezartzen duen harremana indartu nahi izan da altxaeraren bitartez. Bertan emakumearekin erlazionatu ahal diren kurba leunak deskribatzen ditu lanparak, bere garapenak era berean, mugimendua sentsazioa emanez, emakumeak soinekoa daramanean sortuko litezkeen mugimenduak erreproduzituz. 

Mugimendua, bai diseinuak bai materialak ematen du, gaia gardena izanik, kapa ezberdinen gainjartzeak sekuentzia batera eramaten gaitu, sekuentzia hori oinezko baten mugimenduak izanik.



Lanpararen eraikuntzari dagokionez, Balenciagak erabili ohi zuen sinpletasuna berreskuratu nahi izan da. Elementua pieza nagusi bakar batez osatua dago, eta pieza horren diseinua jantzi batenaren oso antzekoa izan da, materiala modu jakin batean moztuz eta tolestuz azken forma egoki bat lortuz.

Hori ahalbidetzeko, patroi bat garatu da, patroi horretan islatzen direlarik proiektuaren kontzeptu nagusi guztiak. Sinpletasuna, mugimendua, soinekoarekin erlazioa…



Orain arte deskribatutako elementua ez da isolaturik ulertzen, ez da elementu ikoniko bat naiz eta bere baitan indar handia izan. Elementuaren errepikapen egoki bate bidez argia modu jakin batean banatuko duen paisai bat sortzen da, lekuari izaera ematen diona eta beharrei erantzuna ematen diona.

Elementua sare batean “ a tresbolillo” kokatzen da, eta elementu guztiak beraien artean gerriko batzuen bitartez lotzen dira. Elementu honek lanpara sabaitik zintzilikatzeko balio izateaz gain argia bildu, koloreztatu eta ezkutatu egiten du, osotasunari koherentzia emateaz gain.
Ondorio modura beraz, esan dezakegu, lortu dela, material arrunt baten manipulazio zehatz baten bidez, Balenciagaren soineko ezagunenetako bat bezalako ikono batekiko erlazio kontzeptual eta formal bat izatea, elementu hori, era berean, espazio  jakin bateko argia janzteko erabili delarik.

Soineko bat abiapuntutzat hartuz, espazio bateko argiztapenaren oinarria lortu da. Arte lan baten irakurketaren ondorioak objektu arrotz batean islatzeko ariketa izan da. 







martes, 15 de mayo de 2012

MAIATZEKO ENTREGA

Maiatzeko entrega datorren asteartean izango da.
Maiatzak 22-an goizeko 11:30-etan nere bulego inguruan (303 bulegoa) edo libre badaude, kanpoko tailer irekian.


ANIMO!!!!

HITZALDI-ZIKLOA BALENCIAGA MUSEOAN




ZIKLOAREN GAIA: Marrazketaren dotorezia

DATAK: maiatzak 11-18 eta ekainak 8

ORDUA: 18:30


3 hitzaldi eskainiko dira maiatzean, zuzenean edota zeharka erakusketaren edukiak jorratzen dituztenak. Hitzaldiak doakoak izango dira.

Maiatzaren 11, ostirala:
 
«Carlos Sáenz de Tejada: abangoardiako artista eta moda», Javier González de Duranaren eskutik (Cristóbal Balenciaga Museoko zuzendari nagusia).

Maiatzaren 18a, ostirala: 
«Parisko ibiltokiek Cristóbal Balenciagaren hastapenetan (1917-1936) izan zuten eragina», Miren Arzalluzen eskutik (Cristóbal Balenciaga Museoko bildumen eta aldi baterako erakusketen arduraduna).

Ekainaren 8a, ostirala: 
«Parisko modaren zabalkundea Espainiako komunikabideen bitartez», María Ganzabal