miércoles, 25 de julio de 2012

ERAKUSKETARAKO UDA PLANNING-A



ABUZTUAK 1, asteazkena:
- 10:00etan 3.pisuko tailerrean bilduko gara erakusketaren diseinuan lana egiteko.
- Egun honetarako lanpara definitiboak eraikita egon beharko dira erakusketara doazenaren onarpena eduki dezaten. 


ABUZTUAK 6, astelehena:
- Adibide moduan erabiliko den panelaren aurrediseinuaren dwg-a prest izango da. (panel adibidea egiteko proposatu zen taldearen taldekide bat datorren asteazkenean agertzea ezinbestekoa izango da erakusketaren diseinuaren baldintzak zeintzuk diren jakin dezaten)
- Abuztuan zehar, bakoitzak bere panela prestatu beharko du. 


IRAILAK 3, astelehena:
- Panelaren entrega.
- 10:00tan. Lanparen argazkiak egiteko klase teoriko bat izango dugu. (oraindik ordua konfirmatzeko)


IRAILAK 4, asteartea:
- 10:00tan. Lanparen argazki sesioa egingo dugu. (oraindik ordua konfirmatzeko)


Mesedez, denek erantzun komentario moduan ea datorren abuztuak 1-ean agertzeko asmorik dezuten.

Mobiliario






Gutxigorabera poropopopopera

Aupa!
DWG artxiboa BORRADORES-en dago. Gmailean.

martes, 24 de julio de 2012

       Erakusketarako lanparak kokatzeko eraren borradore bat egin dugu. Proposamenarekin ados ez zaudetenek jar ezazue komentario modura mesedez.

miércoles, 18 de julio de 2012

ERAKUSKETARAKO DISEINUA LANTZEN...

Balenciagaren soinekoa 1961 / "The Mirror of Realisation" Michelangelo Pistolleto


Erakusketako diseinuaren oinarri nagusiak finkatu ditugu aste honetan. Goiko bi irudien arteko loturan inspiratzen den mobiliarioa diseinatuko dugu... 
Pentsatzen joan! Datorren asterako ideia zehatzak behar ditugu!


Uztailak 24, asteartean, diseinuaren planoak eta prototipoen frogak egiteko bilduko gara. Ideia, lanegun intensiboa egitea da, ahal degun eta jende gehienen artean bildu eta lana aurreratu, horrela gure artean egun gutxiagotan gelditu ahal izateko.


- Ordua: goizeko 10:00-etatik aurrera...
- Tokia: 3.pisuko tailerrean.
- Ekarri beharrekoa: planoak egun nahi dituenak, ordenagailua. Maketak egin nahi dituenak, kartoiarekin lan egiteko behar izaten den herramienta (cuter-a, goraizak, kartoi ezberdinak, kola...)


Eskolan bertan bazkaldu eta lanean jarraitzeko asmoa dago. Mesedez, bakoitzak komentario moduan jarri dezala ea asteartean agertuko den eta hala bada zertan aritzeko asmoa duen... 

lunes, 16 de julio de 2012

KURTSOKO LANPAREN JASOTZE DATA

ABUZTUAK 1-etik aurrera apalen garbiketa egingo dela adierazi dute eskolatik!!!
Beraz, orain bai hilabete honen zehar, bakoitzak bere lanak jaso beharko dituela apaletatik.

lunes, 9 de julio de 2012

Uztaileko Entrega                                                                                        Uxoa Etxarri Errekondo




domingo, 8 de julio de 2012

TAILERREKO LANPAREN JASOTZEA

Komenigarria litzateke eskolako behe solariruko tailerrean utzi genituen lanparak hilabete honen zehar jasotzea eta udan zehar norberak bere etxean edukitzea. 
Normalean iraila arte ez da apal guztien garbiketa egiten, baina badaezpada ere eta udan zehar ezer gerta ez dadin, bertatik jasotzea aholkatzen da.

miércoles, 4 de julio de 2012

UZTAILERAKO EGINBEHARRAK

Gaur goizean, Cristobal Balenciaga Museoan izan gara kurtsoan egindako lan prozesua eta emaitzak bertako arduradunei erakusten. Aurkezpena gustokoa izan dutela dirudi, ondorioz, lauhilabete honetan egindako lana nolabait ezagutzera eman dadin, museoan bertan erakusketa bat antolatzeko proposatu digute...
Aukera ezinhobea kurtsoa borobil bukatzeko!!!

Milesker kurtsoa aurrera eramaten lagundu diguten gonbidatu guztiei! 
(Miren Arzalluz, Tytti Thusberg, Minimil, Santos Bregaña eta Mikel Setien...)




Beraz, datozen hilabeteetako badugu lana. Hau izango litzateke datozen egunetarako planning-a: 


Uztailak 10 (asteratea):
Ikasle bakoitzak bere lanaren "autokritika" bat egin beharko du bere lanpara, dagoen moduan, erakusketara eramateko moduan ikusten duen ala ez. Eta hobetu behar duen kasuan, ea zein aspektutan hobetuko lukeen adierazi beharko du (materiala aldatuz, diseinua zertxobait aldatuz...). 
Guzti honen balorazio ekonomiko bat egitea eskatzen da, diru laguntza bat eskatu ahal izateko. Horretarako, diru-laguntzan interesatua dagoen ikasle bakoitzak txosten bat prestatu beharko du A4 formatuan, bertan bere lanpara deskribatuz eta aurrekontua ahalik eta zehatzena eginaz. Diru laguntza hau, lanpara berreraikitzen edo hobetzen laguntzeko bakarrik litzateke.
Nahi duenak, datorren asteartean 11:30tan eskolara gerturatu eta txostena zuzenean neri entregatzeko aukera izango du eta bestela balenciagaargitzen@gmail.com helbidera bidali dezakezue.

Uztailak 17 (asteartea):
11:30tan tailerrean bilduko gara. Erakusketaren diseinuan pentsatzen joateko ardatzak erabakiko ditugu eta udan lanaren banaketa egingo dugu.

lunes, 2 de julio de 2012

ASTE HONETAN...

Aste honetako plannig-a horrela doa:


Uztailak 3, asteartea: 
11:00tan azken solairuko tailerrean powerpoint-a montatu eta ensaioa egiteko.


Uztailak 4, asteazkena:
Balenciagara goaz aurkezpena egitea. 
(Ordua,10:30etan sarreran)